• Nola egiten diozu aurre ikerketari?
Lehenik eta behin taldean bildu gara pixka bat elkarri laguntzeko, hausnartzen hasteko noiz, non eta zer ikasi dugun. Prozesuan zehar ebidentzia batzuk ekarri behar ditugunez zein motatakoak izan daitezkeen hainbat proposamen egin ditugu. Lanaren ideia garbiago izanik galdera hauei erantzuten hasi naiz, neure ikaskuntza prozesuan zentratzeko.
• Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
Zer ikasi dut?
Noiz ikasi dut?
Nola ikasi dut?
Norengandik ikasi dut edo nork irakatsi dit?
Orain arte ikasitako guztia baliogarria izan zait?
Kontzienteki ala inkontzienteki ikasten dugu?
• Zeintzuk izan daitezke erronkak?
Erronka handiena buruan dauzkadan ideia guztiak irudikatzea izango da. Zenbait kasutan zein ebidentzia erabil ditzakedan jakitea ere buruhauste bilakatu daiteke. Esaterako lagunekin egindako ikas bidai batean ikasi dudana ezin daiteke irudikatu, elkarbizitza, geure kabuz hiri ezezagunetan moldatzen … Horrelako adibideak besteek ulertzeko moduan irudikatzea ez da batere erraza izango.
• Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
Esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak.
• Zer espero duzu ikastea?
Nire orain arteko ikaskuntza prozesuari buruzko hausnarketa bat egitea. Askotan esaten da eskolan ikasten ditugula gauza gehienak baina uste baino gauza gehiago ikasten ditugu hemendik kanpo ere. Beraz iturri desberdin horiek identifikatu eta horien inguruan emandako ikaskuntzaz gogoeta bat egin nahiko nuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario