AURKEZPENA

sábado, 8 de octubre de 2016

1.ETAPA. Datuak analizatu

Aste hauetan zehar gure ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnartzeko eta ondoren hori irudikatzeko helburuarekin, zenbait jarduera egin ditugu. Lehenik eta behin, egingo dugun lana aurrera eraman ahal izateko, taldekideak nola komunikatuko garen erabakitzea izan da facebook, twitter, whatsapp…). Hori berehala erabaki dugu; guztientzat erosoena eta errazena whatsapp talde bat sortzea izan da bertan bakoitzaren lanak, ideiak, zalantzak … partekatzeko. Era berean, “drive” bat ere partekatu dugu irudiak, dokumentuak eta audioak bertan gordetzeko.

Ondoren, proiektuaren inguruan zein erronka, zalantza, helburu … ditugun azaldu behar izan dugu, hain barneratuak ditugun gauzak zein unetan eta nola ikasi edo ikasten ditugun konturatzea ez baita bereziki lan erraza. Lehenengo ideiak ateratzea izan da gehien kostatu zaiguna. Zerbait ikasterakoan kontzienteki jardun arren, urteak pasa ahala inkontzienteki egiten ditugun gauzak bihurtzen baitira, beste batzuk, aldiz, era inkontziente batean ikasten ditugu.

Horretarako, ikasitakoari erreferentzia egiten dion ebidentzia posibleak aipatu ditugu: argazkiak, txanponak, bidai txartelak … eta ondoren hori guztia nola irudika daitekeen eztabaidatu dugu: bideo bidez, album batean …

Proiektua nola burutu oso argi izan gabe ere aurrera jarraitu dugu. Oraingo honetan bakoitzak aproposak iruditu zaizkion ebidentziak astean zehar “drive” bidez partekatzeaz gain, gelara ekarri ditugu bai ebidentzia fisikoak, bai argazkiak. Hau guztiaren bidez gainerako taldekideei azaldu diegu ekarritako ebidentzia bakoitzak zer esan nahi duen guretzako eta zein ikasketa prozesu irudikatzen duen. Batzuek ikasitako edukiei egin diete erreferentzia, beste batzuek aldiz emozioei, harremanei, taldean lan egiteari … Honetan ondorio argi bat atera dugu: eskolan hainbeste urte igaro arren, gauza asko eta asko, eskolatik kanpo ikasten ditugula, hala nola, familian, lagunartean, komunikabideetatik eta abar. Honekin ez dugu esan nahi eskolan ikasten ez denik, bertan ematen dugun denbora guztiaren ondoren, emaitzak ez direla izan beharko luketen modukoak baizik.

Beraz, proiektu honen bidez konturatu gara askoz ere garrantzitsuagoak direla bakoitzak bere inguruan barneratutako balioak edota besteen anekdotetatik jasotakoa. Izan ere, nahiz eta emozioak ikasteko garaian ezinbestekoak ez izan, asko laguntzen digute enpatizatzeko eta haiekin bat egiteko. Bestalde, eskoletan eduki asko eman arren, gehienetan memorizazio bidez ikasten ditugu eta ez emozio edo istorio errealetatik. 

Elkarrizketa jasotzen duten audio piezak irakaslearekin partekatu ditugu. Nola? Audio pieza ezberdinak youtube-ra igo ditugu eta linkak irakasleari bidali dizkiogu. Era berean, testu honetan dagokion lekuan audio ezberdinak estekatu ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario