AURKEZPENA

lunes, 10 de octubre de 2016

3.ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu

Nire kartografian neure burua zuhaitz bat izango balitz bezala irudikatu dut. Oraindik guztiz osatu edo hazi ez den zuhaitz bat hain zuzen ere. Hasiera batean amaituta dagoen prozesu bat irudikatu dudala esan daiteke baina ez. Jarraian irakurriko duzuen moduan guztiak du zentzu edo esanahi bat lan honetan.

Oinarrian, zuhaitzaren sustraietan, nire bizitzako hiru pertsona garrantzitsuen irudiak ipini ditut. Hau azaltzeko laurok agertzen garen argazki bat jartzea izango litzateke aukera bat baina nahiago izan dut hiru argazkitan bereiztea, bakoitzarengandik gauza desberdinak ikasi baititut. Esaterako, nire amak sukaldatzeaz gain, indartsua izaten irakatsi dit, lortu nahi ditudan gauzetan amore ez ematen eta oztopoen aurrean aurrera egiten. Nire aitak bizikletan ibiltzen irakatsi zidan moduan, neure buruarekin, inguruan gertatzen denarekin besteek esaten dutenarekin kritikoa izaten ere irakatsi dit. Entzuten den guztia ez sinesten edo lehenengoz behintzat zalantzan jartzen. Azkenik nire anaia nire eredu izan da txiki txikitatik. Urtebete gazteagoa naizen arren txikiak ginenean berak egiten zuen guztia egin nahi izaten nuen: berak txupetea utzi zuenean nik ere horrelaxe egin nuen; bera oinez ikusten nuenean nik jarraitu egin nahi nion; irakurtzen hasten zenean nik ere liburu bat hartu eta bere alboan jartzen nintzen.



Enborrak nire orain arteko ikaskuntza prozesua irudikatzen du. Prozesu luzea izan denez zuhaitzaren atal luzeenetako batean kokatu dut. Guztia azaltzea oso zaila zenez eta nola egin ere ez nekienez, gainerakoekin partekatu nahi nituen zenbait gauza soilik aipatu ditut, hein batean niretzako esanguratsuenak izan direnak. Lehenengo HH eta LH mailak burutu nitueneko ikastetxearen logoa ipini dut, bertan ikasi bainituelako oinarri oinarrizko gauzak: irakurtzen, idazten … Eta bertan sortu bainuen nire lehenengo lagun taldea.



Adarren bidez nire lorpen batzuk irudikatu nahi izan ditut:lagun taldea, dantza taldea besteak beste. Hauekin ikasi baititut elkar lanean aritzen, enpatia izaten, gainerakoei laguntzen … 

Amaituta ez dagoen adar batean ostera nire unibertsitateko ikasketak irudikatu ditut, oraindik amaitu gabe dagoen prozesu bat baita.


Bestetik hostoetan nire familiari, ikaskuntza prozesuari, lagun taldeari … esker eskuratutako eta ni definitzen nauten zenbait balore idatzi ditut:umiltasuna, esker ona, adiskidetasuna, zintzotasuna, ardura...






Nire bizitza markatu duten pertsona, eskola, transmititutako balore… garrantzitsuenak laburki azaldu nahi izan ditut. Bistakoa da guztiz amaitua ez dagoen zuhaitza dela, baina nire formazio eta ikaskuntza ere ez da amaitu. Izan ere beti dugu zer ikasi, hau sekula amaitzen ez den prozesu luze bat baita.